Gure Aterpe – Baserri Eskola irisgarria-ren proiektu berriak Moderna Zigilua lortu du

15 Mar

Gure Aterpe Baserri Eskola irisgarria-ren proiektu berriak Moderna Planak eman dituen Moderna Zigilua lortu du, zigilu honek Europako Inbertsio Bankuak (EIB) Nafarroan zabaldutako kreditu-lerroa jaso ahal izanteko bidea ematen du.

 Beste 17 proiektuarekin batera, lehen proiektuak izan gara zigilu hau jasotzen dugunak. 18 proiektu hauek Moderna Planak lurralderako zehazten dituen hiru eremu estrategikoetan sartzen direnak; ekonomia berdea, osasunaren ekonomia eta talentuaren ekonomia. Proiektu hauek sortuko duten inbertsioa 60,2 milioikoa izango da, eta kopuru horretatik enpresek 27 milioi eskatzen die EIBari, eta ondorioz datozen urteotan 733 lanpostu berri sortzea aurreikusten da.

 Zigilua jaso duten proiektuak era askotarikoak dira (enpresa berrien sorrera, instalazio berrien eraikuntza, ikerketa-proiektuak eta finkatutako ekoizpen-lerroak zabaltzea), Moderna Planak ezarritako erronketakoren batean eragina dutenak: hezkuntza, berrikuntza, nazioartekotzea eta enplegua. Proiektuen zenbatekoa 135.000 eurotik 21,8 miloi euro bitarte doa.

Gure proiektua Ekonomia Berdearen eremu estrategikoaren barruan kokatzen da eta beste 8 proiektuekin batera 8 15.166.095 euroko kostea suposatzen dute, honekin 442 lanpostu berrien sorrera ekarriko dutelarik.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: